XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6. Imajinatu, eskuineko zirkulua lurrazala dela eta bertan dagoen ur guztia batu dezakezula.

Margotu urdinez ura izango litzatekeena, eta marroiz lurra izango litzatekeena.

7. Uraren egoera ezberdinak ulertzeko egin ondorengo esperimentua:

a) Bete ontzi bat urez eta sartu hozkailuaren izozkailuan.

Ordu batzuk pasa eta gero atera ontzia izozkailutik eta ikusi arretaz zer gertatu den.

Egoera aldaketa gertatu da:

- Zer gertatu da egoera aldaketa honetan hain zuzen?

- Nola deitzen zaio aldaketa honi?

b) Ondoren, berotu izotza:

- Zein da gertatu den aldaketa?

- Nola deitzen da aldaketa hau gertatzen denean?

c) Jarraitu ura berotzen, irakin arte:

- Nola deitzen zaio likidutik ur lurrunera ematen den aldaketari?

d) Jarri goilara hotz eta lehor bat irakiten dagoen uraren gainean, lurrunaren ondorioak nabaritzeko hurbil ipini.

Segundu batzuk pasa eta gero ikus ezazu nola geratu den goilara:

- Zer gertatu da?

- Nola deitzen zaio lurrunetik likidura ematen den aldaketari?